Babesleak


bizkaiaTalent
acicae
Euskadi Basque Countryesicgestamp
dfb

Lankideak


Kaikuedpmetrobilbao
spripetronorgoiener
eveik4cocacola
foro nuclearcoiib+gaia

Ekintzailetza eta Ingeniaritza Jardunaldiak


Energia berriztagarriak al dira etorkizunerako apustu bakarra? Eraginkorrak al dira? Zer dago 4.0 industriaren atzean? Nola eragiten dio ekonomiari? Enpresaren, marketinaren eta berrikuntza estrategikoaren arteko lotura eraginkorra al da benetan? Nolakoa izango da gure lan etorkizuna?

Apirilaren 5etik 7ra bitartean (asteartetik ostegunera), I. Ingeniaritza eta Ekintzailetza Jardunaldiak egingo dira Bilbon, hala industriaren eta ingeniaritzaren nola enpresaren arloko askotariko sektoreetako enpresa adierazgarri eta garrantzitsuenetako batzuekin elkarlanean.

UPV/EHUko Bizkaia Aretoan egingo da jardunaldia, Mitxelena entzunaretoan; edonori irekita egongo da, baina gehienez ere 440 pertsona bertaratu ahalko dira. Jardueretan edonork parte har dezake, eta ez da beharrezkoa aurretiko ezagutzarik izatea. Mahai inguruak egingo dira energia, automozioa eta halako gaiak lantzeko, eta hitzaldiak
emango dira marketinari, ekintzailetzari, berrikuntzari eta abarri buruz.-Informazio gehiago lortzeko, egin klik kartelean.

Gonbidatuta zaude, jakina. Bizkaia Aretoan elkar ikustea espero dugu!

Zer da CEDEII?


Estatuko Industria Ingeniaritzako Ikasleen Kontseilua (CEDEII, erdarazko siglak) titulazio horretako ikasleen organo ordezkari gorena da (industria ingeniaritzako masterra edo master horretara bideratutako berariazko gradua ikasten duten pertsonena). Eztabaidarako foro gisa erabiltzen da, kezkak azaltzeko, gure ordezkaritzetako esperientziak trukatzeko eta gure titulazioari dagozkion arazoak konpontzeko, eta hori guztia ikasleen ordezkarion zereginen funtsezko parte bat da.

Kontseiluan ordezkaritza bakoitzeko kide gutxi batzuk biltzen dira, pertsona aktiboak eta konprometituak dira, eta beti daude prest euren denbora emateko gainerako ikasleen egoera hobetzeko.

Elkartearen helburuak ikasleen eskubide eta interesak ordezkatzea, defendatzea eta jagotea da eta, aldi berean, kideen arteko batasuna eta informazioaren eta esperientziak trukatzea sustatzen du. Era berean, CEDEII-ren asmoa d, halaber, elkarte kulturalen sorkuntza sustatzea eta lehendik dauden industria ingeniaritzarekin lotutako erakundeei laguntzea.

Kongresuaren lana are garrantzitsuagoa izan da azken urteetan eta hala izango da hurrengo ikasturteetan master berriak eta Europako Unibertsitate Eremuan, Bolonia planaren ondoriozko aldaketa guztiak ezartzen direnean.

Bilboko XL. CEDEII


XL. Kongresua Bilbon egingo da, Euskal Herriko Unibertsitatearen eskutik, Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoan.

CEDEII-k antolatu ohi dituen kongresuen helburu nagusia gure titulazioko ikasleei dagozkien gaiak tratatzea da, eta batzarren eta lantaldeen bidez, gai horien aurrean izango dugun jarrera erabakitzea. Azken kongresuetan tratatutako gaiak, besteak beste, Zerbitzu Profesionalen Legea, Industria Ingeniaritzako masterra, Unibertsitatearen Erreforma eta “European Qualification Framework” izan ziren.

Horrez gain, beste gai batzuk ere tratatzen dira; esaterako, ikasleen parte hartzea eta parte hartze hori sustatzea.

Halaber, ordezkariei eta, haien bidez, ikasleei, ikasiko duten titulazioari eta geroko profesioari buruzko azken berriak helarazi nahi dizkiegu. Kongresuen alde garrantzitsua da, halaber, profesionalen elkargoekin harremanetan jartzea, hizketaldien edo mahai-inguruen bidez eta unibertsitateko eta enpresetako adituek emandako gaurko gaiei buruzko hitzaldien bidez.

Azkenik, kongresuetan langileen mundua ere ukitzen da, inguruko industriaren esparruan erreferentzia diren enpresatara bisitak eginez, kongresura bertaratzen direnen eta geroko ingeniarien prestakuntzarako balio dutenak. Bisita horiek onuragarriak dira enpresentzat ere, zeren kongresuan parte hartzen duten guztiei eta ekitaldiarekin lotutako pertsonei ezagutzera ematen baitzaizkie.

Ekintzak


Hasierako batzarra

~

Amaierako batzarra

Azpiegiturak


CEDEII kongresua egiteko, Mitxelena Auditorioa, Bizkaia Aretoan, eta Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoaren instalazioak erabiliko ditugu.

Bilbo, gure hiria


Bilbo biztanle gehien duen Euskal Herriko hiria izateaz gain (350.000 biztanle), industria eta ekonomia gunerik garrantzitsuena da. Garrantzi horren arrazoia, historikoki, Kantauri itsasoko kostaldeko estuariorik onenean, Nerbioi ibaiaren itsasadarraren alboan, itsasoaren eragina 14 km gorago ere sentiarazten den leku batean egotearekin lotu izan da, inguruko burdin mea ugariarekin batera.

Bilboren jatorriaz mintzatzeko, Erdi Arora joan behar dugu, Nerbioi izeneko ibaiaren ertzean zegoen arrantzaleen herrixka txiki batera. Aipatutako ibai horren maldetan etxe batzuk eraiki zituzten, gerora hiriaren gunea izango zirenak eta Zazpi Kaleak izena izango zutenak. Gaur Alde Zaharrean paseatzen ikus daitezkeen kale berberak.

Baina hiriaren hazkunde bizkorra XIX. mendean gertatu zen, besteak beste, Nerbioiko ontziolak, Merkataritza Ganbera eta Burtsa sortu zirenean. Goraldi horretan, portua hainbat aldiz handiagotu zen eta hazkuntza demografikoa ikaragarria izan zen. Horren ondorioz, inguruko herriak anexionatu egin ziren eta horixe izan zen gaur egin Bilbo Handia izenaz ezagutzen den hiri metaketaren jatorria.

Bilbo hiri bizia zen industria aldetik, zein kultura aldetik eta garapen hori, gelditu egin zen XX. mendean Espainiako Gerra Zibilaren eta gerraoste latzaren ondorioz. Pasa den mendeko 90eko hamarkadan, Bilboren oparotasunaren euskarriak ziren materialen, hau da, altzairuaren eta ikatzaren krisiaren ondorioz, hiriak birmoldaketa egin behar izan zuen eta izugarri eraldatu eta erabat berritu zen. Aldaketa horretan eragin handia izan zuen proiektuetako bat, Guggenheim museoa izan zen, hasieran polemikoa izan bazen ere.

Bilbo izena, itsasadarraren albo bietan ezarrita egotearen ondoriozkoa omen da. Hala, izena “Bi” “Albo” hitzen batura izango litzateke. Hiria 1300 urtean sortu zen, Bilbori hiriaren eta portuaren titulua eman ziotenean. Garai hartan Bilbo olagizonen, arrantzaleen eta merkataritzen enklabe txiki bat zen. Hasieratik, itsasadarrak garrantzi estrategikoa eta komertziala izan zuen, bertatik sartzen baitziren mota guztietako merkantziak.

XIV. mendearen amaieran sortu zen merkataritza-jarduera oso garrantzitsua izan zen eta ez bakarrik ibaikoa, zeren Bilbo inguruan zeuden meategi ugariek, budin meategiak batez ere, ondo aprobetxatu baiziren. XVI. mendean Bilbo hiriaren hazkunde komertziala gertatu zen, batez ere, portuko jarduerei esker.

Jarduera komertzial horri esker, Bilbo hedatzen hasi zen eta XVIII. mendean, hiriak gaurko Alde Zaharraren forma zuen eta lurrak eskasak zirenez, ibaiaz handik zabaltzen hasi zen.

Proiektu hori hasi zenean, arkitekto handiak Bilbora etorri ziren lan egitera eta, harrezkero, mundu osoan saldu zitekeen hiri handia zela ikusten hasi ginen. Horretarako, metroa eraiki zuten, geroago, Euskalduna Jauregia, Calatravaren pasabidea, Arrupe pasabidea, Ametzola parkea, aireportu berria Bilbotik hurbil eta BEC (Bilbao Exhibition Center) Erakustazoka berria. Metro Bilbaok hiriaren irudia berritzen lagundu du, komunikazioko azpiegiturak berrituz eta bizitza kalitatea areagotuz. Metroak sari asko jaso ditu oso garbia delako eta ondo mantentzen delako eta ospetsua da munduko metrorik garbiena eta zainduena izateagatik. Meroko sarbide batzuk Noam Foster arkitektoak diseinatu zituen.

Etengabe aldatzen ari den hiri honen irudiak kontrastatu egiten du kilometro gutxira aurkitu ditzakegun paisaien lasaitasun idilikoarekin; han, baserriarekiko eta lurrarekiko atxikimendua da sentimendu nagusia, horregatik mimo eta arreta handiz kontserbatzen dira Gernikako itsasadarreko Urdaibai natura gunea edo barneko alde menditsuan dagoen Gorbeia media.

Hiriari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, jo helbide honetara: Bilbaoturismo.net

Harremanetarako


 

Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoa
Alameda Urquijo, S/N
48013 Bilbao, Bizkaia
 
Web: ingeniaritza-bilbao.ehu.eus
946 01 72 86 / 946 01 42 87
bilbaoxl@cedeii.org

Harremanetan jartzeko formularioa

8 + 4 =

Mapa


skyline